*Apalabrados lehiaketa.

EUSKARAGARA.NET ekintza.

APALABRADOS LEHIAKETA Apalabrados: Scrabble jokoa da, baina mugikorrera/Facebookera egokitua (Applikazio baten bidez).

Argentinar batek sortu zuen eta arrakasta handia izan du, batik bat, gaztelaniaz.

Euskarazko bertsioa edozein Smartphonean erabili daiteke (blackberry batzuetan izan ezik). Mugikorraren hizkuntza euskaratuz gero, aplikazioa ere euskaraz egongo da.

Edozein modutan, mugikor/aplikazioaren hizkuntza eta jokoa zein hizkuntzatan jolastu, independentea da.

Jokoa deskargatzeko:

Android: Play Store-ra joan, bilatu eta deskargatu.

play store

Mugikorrean, ikono hau bilatu behar da.

app store

i-phone baduzu, ikono hau bilatu ezazu. (App store)

Konexio arrunt batekin, deskargak ez du minutu bat baino gehiago iraun behar. Wifi sarea eskurgarri baduzu, aktibatu azkarrago jaisteko.

Behin deskargatuta, instalatu behar duzu.

Instalatu ondoren, alta eman behar duzu. 2 aukera daude; Facebook edo posta bidez.

Jarri datu zuzenak. Ez dizute publizitaterik/postarik bidaliko.

Argibide gehiago ZuZeu-n eta bideoz:

 

≡ ZERGATIK JOKO HAU?

Joko hau erabilgarria da EGA mailako ikasleentzat (baita B2 maila aurreratukoentzat). Baita irakasle eta euskal hiztunentzat, dibertigarria delako eta beti ikasten direlako hitz berriak.

Tresna pedagogiko egokia da, leiharen bidez, ikasleak dibertitzea eta kitzikatzea lor daitekeelako.

Baina jokoaren zailtasuna dela eta, funtzio pedagogikoa lortu ahal izateko, ondo azaldu behar dira jokoaren nondik norakoak eta trikimailuak.

2 modalitate: azkarra (7 egun hitz bat osatzeko) eta arina (5 minutu hitz bat osatzeko).

apalabrados irudia

Hitz paraleloak: OI, BA

 

≡ TRIKIMAILUAK ETA OINARRIZKO AZALPENAK.

Oso garrantzitsua da Ikasketa zentroetan irakasleak ikasleei jokoa ondo azaltzea.

Hitz laburrak ezinbestekoak dira: ikasleak iaioak ez direlako, “hitz paraleloak” egin behar direlako eta hitzak lotuz eta hortik abiatuta gehiago egiteko.

 

 

 

 

 

 

 

Hurrengoak onartzen dira:

-Deklinabideak. hitzei deklinabide markak gehitu ahal zaizkie: -A, -AK, -EAN, -AN… (printzipioz mugatu singular eta plural. Batzuetan mugagabean. Edozein modutan beti ez ditu onartzen, programatzea ez dagoelako bukatua).

Adibidez: “ate” tableroan badago, atea, atean, ateak, atearekin…. jarri daiteke.

-Izenordainak: ni, zu/hi, hura, gu, zu, zuek, haiek

-Musika notak: do, re, mi, fa, sol, la, si, do

-Letrak, idatzita dauden moduan: be (b), de (d), efe (f), ge (g), ka (k), ese (s), ixa (x)…

-Norbait deitzeko: to, no, txo…

-Interjekzioak: et (et, et, et: eh, eh, eh), kar (kar kar: ja ja), bo (buah), ufa (“uf” menos mal)…

-Hitz arruntak: ur, te (edari), ha (hura bizakieraz), ar (macho), tu (saliva), no (neska bati esateko, era informalean: “tía”), ia (casi), ea (a ver), al, ba, at (kanpo), or (orria-ren laburdura), ei (omen bizkaieraz), ze (“zer” laburdura), so (so egin=begiratu), su (fuego)…

-Sinbolo kimikoak: au (urrea)

-Aditz oinak: onar: onar(tu), aurki: aurki(tu), eros: eros(i), har: har(tu) [zizare esanahia du ere]…

-Nominalizazioak: -t(z)e gehitu aditz oinari eta dagokion deklinabidea. Onartze, onartzea, onartzeari, onartzeko, onartzean…

 

Trikimailuak jokalari trebeentzat:

-Komodina ondo aprobetxatu, batez ere 7  letratako hitza osatzeko (40 puntu estra).

-Letra bikoitz eta hirukoitzak horizontalki eta bertikalki aprobetxatu, puntuazio handiko letrekin (X, F: 10; J, M: 8).

FA bertikalean eta FA horizontalean jarriz gero, 10 x 3= 30. 30 puntuak horizontalki zein bertikalki hartuko dira kontuan, beraz, fitxa bakarrak 60 puntu eman ditzake (30×2).

-Puntuazio baxukapalbrados fitxa kopuruao letrak izanez gero, hitz luzeak sortzen saiatu.

-Batzuetan bokal edo kontsonante gutxiegi/gehiegi izan ditzakegu. Kasu horretan, hitz luzeak zailak dira. Oinarritu tableroan jadanik dagoen horretan.

-Saiatu Hitz Hirukoitz, Hitz Bikoitz hutsuneak arerioari erraz ez uzten.

 

 

TOPAKETA: ONDO PASATU eta EUSKARAZ ARITU.

 

NON: tabernetan. Hasiera batean Bilbon egin nahi dugu, baina beste herri/hirietan ere egin nahi ditugu.

DENBORA: 3-4 ordu. 1,5 orduko partida azkarren bidez (5 minutu gehienez jokaldiko)

MODUA: Kanporaketa inklusiboa. Talde kopurua (pertsona bat edo bi talde bakoitzak) bitan banatuko da.

Adibidea: 20 talde badira, 10 talde beste 10en aurka jokatuko dute.

10 irabazleak: haien artean jokatuko dute. 5 talde, beste 5 taldeen aurka. > 5 talde irabazle. 1. saria puntuazio altuena lortu duenarentzat edo partida lehen irabazi duenarentzat (>350 puntu lortu baditu).

10 galtzaileak: haien artean jokatuko dute: 5 talde, 5 talderen aurka. > 5 talde irabazle. 2. saria puntuazio altuena lortu duenarentzat edo partida lehen irabazi duenarentzat (>350 puntu lortu baditu).

Sari berezia hitz luzeenarentzat (letra kopurua bera bada, puntu gehien duenarentzat).

SARIAK (aukeran): sarrera 5€ izango da. Kontsumizioa kanpo dagoelarik, 3€ izango lirateke sarietarako botean, pertsona bakoitzeko.

30 pertsonak parte hartzen badu, saria 90€koa (beste gasturik ez badago behintzat).

 

Ligaxkaren emaitzak: irabazitako partida bakoitzak puntu bat emango du GURE sailkapenean (Landerrek Kalkulu-orria egin du, sailkapenak automatikoki lortzeko). Berdinketak apurtzeko, puntuazio gehienaren arabera. Zenbat eta Apalabrados-puntu gehiago lortu, GURE sailkapenean gora egingo du jokalariak.

 

•ANIMATZAILEA:

Geraldiak gidari/animatzailea beharko luke. Puntuazioak jartzeko, denborak neurtzeko, girotzeko, agertzen diren hitzen esanahiak azaltzeko….

 

•BABESLEAK

-Babesleak bila daiteke:

Erakunde pribatuak: sarientzat, adibidez Mahala produktuak [enpresatik adostasuna adierazi didate kolaboratzeko. Baldintzak zehazteke.]. Wifi konexioa bermatzeko Internet hornitzailea. Euskaltegiak. Komunikabideak. Edari/janari ekoizleak. Taberna.

Erakunde publikoak: udalak, aldundiak…

-Etermax (jokoaren garatzailea) eta Maite Goñi eta euskaratu dutenei gonbidatu ahal zaie. Gainera, garrantzitsua da jakitea aplikazioan aldaketarik burutuko den.

 

•FINANTZAZIOA:

Taberna batean 3-4 orduz geraldia antolatzeak kontsumizioak suposatzen ditu.

Parte hartzea, doakoa. Nahi izanez gero, 5€ (saria potoloagoa izateko). Kopuru horren barne, kontsumizio bat (tabernarentzat 2€ko kostua baino gehiago ez dena).

Ez da mozkinik egongo, jasotakoarekin gastuak eta sariak ordainduko direlako.

 

Topaketa honetan parte hartu nahi baduzu, deitu 665 75 71 61 -era edo idatzi info@euskaragara.net

Momentu honetan, 5 pertsonek baieztatu dute joan nahi dutela. Gutxienez beste 15 beharko lirateke.

ESKERRIK ASKO!!!

20150117_184016

Atzo,2015/01/18an   Euskal Herriko Apalabrados I. topaketa ospatu zen. Giroa ezinhobea zen, eta eskertzekoa izan zen ere Iñakiren tabernako zerbitzariek emandako adeitasuna :-).

Zuen zain  izango zaituztegu hurrengo topaketan, non ongi etorriak izango  diren partehartzaile berriak. Ah, eta ZORIONAK irabazleentzat (Idoia eta  Iñaki) Eutsi hor txapeldunak!!!.

Partehartzaile 1

Puntuazioa

Partehartzaile 2

Puntuazioa

Ezberdintasuna

Iñaki & Idoia

430

Eva

321

119

Heroina

331

Cristina

352

21

Espe & Marta

335

Landero

371

36

 

Lehiaketa internet bidez: Doakoa. Partida luzeak.

Efficient stats

site meter statistics

2 erantzun “*Apalabrados lehiaketa.” bidalketan

  1. […] Argibide gehiago hemen. Parte hartu nahi baduzu, bidali mezua info@euskaragara.net helbidera. Karena Crowfounding-en, momentu honetan Oilategiko proiektua da. […]

  2. […] Iturria eta informazio gehiagarria: euskeraikasi bloga. […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu