* Iraultza linguistikoa. Euskararen inguruko gogoeta batzuk.

 

Non dago ikasten dudan euskara?

Hona hemen euskara erakundeetan non erabili ahal den azaltzen duen AURKEZPEN BAT

Euskara ikasle edo hiztunak kontuan hartu behar du uste baino leku gehiagotan duela aukera euskara erabiltzeko (hitz eginez nahiz zerbitzu automatikoen bidez).

Hipokresia asko dago euskaldunen artean. Ez dugu behar bezala defendatzen gure hizkuntza eta ezta erabili ere. Baina gauza asko egin daitezke, uste baino gehiago.

Blog hau euskara ikasle eta irakasleei dago zuzendua batez ere, ideia berriak ezagutzera ematen baitira (hemengo artikulu guztiak %100 originalak dira). Ikasleek euskararen alde praktikoa ezagutu behar dute; uste baino gehiago erabili dezaketela jakinarazi behar zaie. Esan bezala ordea, irakasle eta ikasleez gain, DENOI dagokigu euskara bultzatzea. Euskara ez da hobby bat, ez da zerbait folklorikoa, ez da eskolan aritzeko, EGUNEROKOAN baizik; lanean, lagunekin, familiarekin. Ahal dugun neurrian, erabilera indizea handitu behar dugu!!

 

argudioen gida

Zer egin euskararekiko jarrera oldarkorrak topatzean? (ikasleak beraiek batzuetan)

Hona hemen oinarrizko gida:

-Euskarak ez du ezertarako balio, ingelesa hobe:
>> EHan zer ikusten da gehiago karteletan, euskara edo ingelesa? Zer hitz egiten da gehiago? Eman buelta herri euskaldun batetik!!

Non bizi da EHan jaiotzen den gehiengoa? EHan.

ZaldieroaZaldieroa (Berria.eus)

-Euskarak ez du ezertarako balio, hizkuntza minorizatua da:

  • Madrilen edo New York-en are hobeto, inork ez zaitu ulertuko. Intimitatea hobe mantenduko duzu.   Amerikanoek II. Mundu Gerran euskara erabili zuten, Ozeano Barean, japoniarren aurka borrokan. Haien arteko mezuak euskaraz bidaltzen ziren eta euskaldunek soilik deszifratu zitzaketen, AEB (USA)rentzat lanean.
  • Nire bankuko txartela, mugikorra, agiriak… lapurtzen badizkidate, hobe euskaraz egon daitezela. Lapurrak ez du ulertuko eta izorratuko da.
  • Euskara ikastean, erdara hobeto ikasten da. Erdarako kontzeptu gramatikalak birpasatuko dituzu.
  • Euskadin hobeto hitz egiten da gaztelaniaz Andaluzian baino eta hezkuntzan, emaitza hobeak ateratzen dira (nazioarteko PISA erakundearen datuen arabera)
  • Euskara kultura da. Ikasten baduzu, pertsona kultoagoa izango zara.
  • Begirunea  (errespetua) erakutsiko duzu euskaltzaleei. Ziurrenik, haien errespetua ere lortuko duzu (nahiz eta haiek espresuki ez adierazi batzuetan).
  • Munduan ez da asko hitz egiten? Ba, hain zuzen, hori da euskarak ematen duena: nortasun berezia, propioa, besteengandik ezberdintzen gaituena. Mundu globalizatu honetan, askotan erreferente propioak behar ditugu. Zergatik gustatzen zaigu gure herria, gure hiria? Ba, gurea delako. Agian ez da onena edo txarrena, baina gurea da, gugandik hurbil dagoena.

 

  • Seme-alabak badituzu, nahi al duzu zure zahartzaroan zugandik hurbil ala urrun bizitzea? Gure herri eta hizkuntzara LOTUTA badaude, errazagoa izango da haiek EZ alde egitea. Bere familia sortu eta bere bizitza proiektua EHn egiteko arrazoi garrantzitsu bat edukiko dute.

-Euskara inposatzen ari dira:

  • Espainola da benetan inposatua dagoena eta euskara 40 urtez debekatua eta zapaldua izan da. Espainiar “konstituzioak” behartzen du (3. artikulua) denok gaztelania jakitera. Euskadiko “estatutuak” euskara erabiltzeko eskubidea dela soilik esaten du (6. artikulua). -Suposatzen da gure arerioak Konstituzio eta Estatutua onartzen dituela-.  Ikastera behartua badago norbait, besteen eskubidea gauzatzeko da, hain zuzen. “Ezin dut euskara erabili, zuk ez badakizu”.

Euskara ez ikasteko eskubidea aldarrikatzen dute batzuek: Ulertzekoa litzateke Madrilen gaztelania ez ikasteko eskubidea izatea??

Euskara nire oposizioa lortzeko oztopoa da:

  • Nahiago duzu marrokiar edo errumaniar batek zuk baino aukera gehiago izatea oposizio batean (normalean euskara gorroto dutenek, etorkinak gorroto dituzte baita ere). Orain Ertzaintzan euskara Europako beste edozein hizkuntzaren mailan jarri dute. Hori logikoa al da?

____________________________________________________________________________________________________

ALDATU ETA PASATU!!!!!

 

Enpresek, kontuan hartzen dute zenbatek erabiltzen ditugun zerbitzu eta produktuak euskaraz.

 

OSO GARRANTZITSUA da DENOK pauso txiki bat ematea. Erraza da zuretzat, baina DERRIGORREZKOA euskararentzat.

 

Gogoratu: Ezer ez baduzu egiten, euskara zigortzen duzu. Inoiz baino gehiago orain!

 

Enpresa batzuetan zerbait aldatu dezakezu:

BANKA JASOTZEN DEN INFORMAZIOA                                                 TXARTELA
LABORAL KUTXA Euskaraz bakarrik: BULEGOAN ESKATU

KUTXAZAINEAN ALDATU

KUTXA

Elebiduna

KUTXAZAINEAN ALDATU

CAN

KUTXAZAINEAN ALDATU

BANKOA

KUTXAZAINEAN ALDATU

BBK

KUTXAZAINEAN ALDATU

CAJA VITAL

KUTXAZAINEAN ALDATU

IPAR KUTXA (Laboral kutxa)

KUTXAZAINEAN ALDATU

BANESTO

KUTXAZAINEAN ALDATU

BBVA

Euskara baztertzen du

KUTXAZAINEAN ALDATU

GUIPUZCOANO

Euskara baztertzen du

BANKINTER

Euskara baztertzen du

SANTANDER

Euskara baztertzen du

TELEFONIA FAKTURAK                                              MUGIKORRA
TELEFONICA 1004ean eskatu
MOVISTAR 609an (mugikorretik) 1485ean (finkotik)

Modeloaren arabera

EUSKALTEL                   Elebiduna1717 (eskatu faktura euskara hutsean izatea) 262 (mugikorrean euskaraz tratatua izateko)

Modeloaren arabera

VODAFONE Faktura: 123an

Modeloaren arabera

YOIGO Faktura: 622an

Modeloaren arabera

EROSKI MOVIL 902 540 340

Modeloaren arabera

ORANGE Euskara baztertzen du

Modeloaren arabera

ENERGIA    
IBERDROLA Bulegoetan edo 901 20 20 20an eskatu“Referencia contrato”, titular izena edo helbidea eskatzen dute.
BESTELAKOAK    
TRAVEL CLUB Web orrialdean. TRAVEL CLUB EUSKARATZEKO KANPAINA.
EROSKI RED TXARTELA 902 020 902 edo eskatu tarjetaeroskired@eroski.es –era posta bidaliz (titularraren NAN jarri behar duzu)
ERRENTA AITORPENA Eskatu sukurtsalean, Ogasunean edo Asesorian. 2 aukera daude euskaraz:-Aitorpena egitean.Informazioa jasotzean.

Oharra: enpresa batzuetan, nahiz eta euskaratzeko aukera egon, ez dituzte erraztasunak jartzen (euskararekiko duten politikagatik). Posible ez dela esaten badizute, ez etsi. Esan erabat ziur zaudela (adibideak dituzu, enpresen izenetan klikatuz).

GUK DEFENDATZEN EZ BADUGU GUREA, NORK EGINGO DU??

____________________________________________________________________________________________________

Euskara argia, sinplea, erraza eta logikoa behar dugu.

Plain English!

Plain Basque!

Gure gizarte diglosikoan (non bi hizkuntzek elkarbizi behar duten), gaztelaniak euskarak baino indar handiagoa duela argi dago. Hortaz, diglosia ez da orekatua, asimetrikoa baizik.

Euskara oso aberatsa da, baina baita ahula ere.

Egoera hau kontuan hartzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, euskaltzaleek ezin dute garbikeria edo purismoa besterik gabe ezartzen saiatu, errealitatea bestelakoa baita. Hau da, hobe da euskañola era naturalean, euskara hutsa, garbia, akademizista eta ederra bakar batzuek egitea baino.

Adibidez,

“pues” esateko “bada” ordez, zergatik ez betiko “ba” erabili?

“porque” adierazteko, “izan ere” edo Bermeoko “porke” errazagoa da castellanoparlanteentzat (“-elako” esaldiaren atzean jarri ordez), castellanoaren egitura guztiz barneratua baitute.

Ingelesak badu, duela urte asko, bere bertsio standard edo batua (nahiz eta akademia ofizialik ez existitu), aski ezaguna eta hedatua, gizarte anglosaxoietan, nola atzerriko “business” edo “international English” esparruan. Baina hala ere, hizkera eta molde errazaz aritzen dira publikora begira aritzen direnean. Plain English delako mugimenduaren ondorioz da hori. Laburtasuna, erraztasuna, zuzentasuna (apaindurarik gabekoa) bultzatzen dute.

Euskararen arlo askotan (errotuloetan, politikari edo erakundeen ordezkariek egindako hizkeran…), badirudi muturreko-euskara-akademizistaren ildoa jarraitu nahi dutela, mezu erraza erabili baino.

Adibidez:

“Emakumeen aurkako indakeriari ez” ordez, “Biolentziarik ez emakumeen kontra” ulergarriagoa suerta dakioke euskara erabiltzen edo guztiz menperatzen ez duenarentzat.

Gainera, inolako tradizio gabeko hitz asko asmatu dira, agian, erdarakoa manten zitekeen bitartean.

Adibidez; “memento”, “momentu” ordez. Edo “balioetsi” “baloratu” ordez.

Zergatik “minutu” gaztelerako minuto erabili beharrean? Zergatik ez mantendu “segundo” hitzean bezala? Edo, aldatzekotan, zergatik ez mantendu irizpide bera hitz guztietan?

 

 

Hitz bat asmatzekotan, gutxien gutxienez jatorri logikoa izan beharko luke; bi hitzen batura edo hitza gehi atzizki ezaguna.

  • bait + naiz= bainaiz, bait+gara= baikara… araua oso nahasgarria da (batez ere “baita”, beste esanahiekin nahasten dena). Zergatik ez mantendu “bait+ aditz laguntzailea” banatuta?
  • abil h gabe, zopa eta zapore z-rekin, “ordena”, “orden” ordez… zergatik nahastu ortografia arauekin maileguak baldin badira?
  • Zergatik da euskal literatura, maila jasoan, hain konplexua? Nire esperientziari dagokionez behintzat, euskara ingelesa baino nahasgarriagoa da. Liburu berak alderatuta ohartu naiz honetaz.
  • Zergatik ez erabili gehiago gidoitxoa hitz elkarketetan? Askotan, euskara nahasgarria da, zaila delako esaldiko elementuak identifikatzea. Gidoitxoak arazo asko ekidin dezake.
  • “behar” zergatik ez mantendu beti trans.>trans., intrans. > intrans.? “joan behar dut” ordez, “joan behar naiz” BETI ontzat eman.

Edonola ere, hitz eta egituren asmatzea eta arautzea Euskaltzaindiari dagokio, ez euskaldun arruntoi. Agian, Euskaltzaindiako arduradunei helarazi behar zaie mezu hau.

 

 

Metro Bilbaoko alarma:
Zergatik ez erabili “alarma” hitza? (Elhuyar-en hitz hori dator soilik, gainera).
Zertarako deklinabidea?
“Larrialditarako interkomunikatzaile” ordez, zergatik ez
“alarma interkomunikatzailea”?
Hizkuntza konplexuak konplejuak sortzen ditu hiztunengan (ondo hitz egiteko zailtasunengatik).

 

Errealitateari uko egiten badiogu, gure hiztunek gaztelera hutsera joko dute, naturalagoa baita haientzat. Proba bat da ukaezina; zein hizkuntzatan haserretzen zara edo hasten zara biraoka? Ba, hizkuntza hori izango da zure ama hizkuntza (ez nahastu amaren hizkuntzarekin).

Asko pozik dira, gaur egun inoiz baino TB edo publikazio gehiago dagoelako euskaraz. Baina kontuan hartu behar dugu, proportzioan erdaraz baino gutxiago direla (erdarazkoak are gehiago ugaritu baitira). Hedabideek terminoak ezarri eta hedatzeko indar izugarria dute. Gaur egun “bullying”, “low cost”, “e-mail” … erabiltzen dugu barra-barra. Halaber, euskarazko hitz bakar batzuk ere zabaldu dituzte (zulo, kale borroka…) espainiar hedabideek espainiar hiztunen artean.  Baina, hedabideek moldeak zabaldu ahal izateko, hedabideen jarraipen maila altua behar du izan. Euskarazko hedabideak, ordea, euskal hiztunen artean jarraipen indize txikiegiak dituzte molde horiek behar bezala hedatzeko.

Nahiko nuke, nola ez, euskarak arnasgune sendoak izatea, non euskaraz aritzea ez den kontu ideologiko, erromantiko, folkloriko edo kontzientziaduna, baizik eta de facto-ko kontua.

Horretarako, baina, arnasguneak lotsa barik sortu behar ditugu. Juduek eta txinatarrek praktikatzen duten korporatibismoa dugu balizko bidea: guk geurea, geureari, geurearentzat, geureagatik. Bezeroak, hornitzaileak, komunikabideak,harremanak… aukeratzean, hizkuntza erabakiorra izateaz ari naiz. Atzerrira bidaiatu eta espainol bat espainolekin elkartzeko joera duen bezala, guk geureari heldu behar diogu gure herrian.

Arnasgune sendo horiek lortuko bagenitu, orduan bai, orduan, garbizalekeria sustatu eta hedatu beharko genuke. Ordura arte, euskara argi, sinple, erraza eta logikoaren aldeko apustua egin behar dugu. Espainiar, frantziar eta ingelesko bustidurei beldur gabe.

Horren adibide izan daiteke, adibidez, Euskadi Irratiko Gazteako “di-da” saioa. Estilo alai, fresko eta naturala dute, nahiz eta euskara guztiz txukuna beti ez izan (“Jon Gotzon” rola egiten duena, bereziki) eta gaztelania askotan txertatu. Erakargarri bihurtzen dute hizkera. Horrelakoak behar-beharrezkoak dira.

********************

Euskara oposizioetan eta lan publikoetan.

Argi dago funtzionario izateko ikasten dutela ikasle askok.

Gurasoek D edo B ereduan matrikulatzen dituzte seme-alabak EAEn, euskarak balio akademiko eta profesionala duelako. Nafarroan eta Iparralden ez da horrela gertatzen, euskarak ez duelako erabilgarritasun-maila eta prestijio maila hau. Beraz, kasu batzuetan, guraso euskaldunek ere, beren hizkuntza gutxiesten dute eta ez dira euren haurrak euskara ikasteaz arduratzen. Batez ere Iparralden gertatzen da hau. 80 hamarkadan, EAEn, egoera hau eman zen ere: guraso euskaldunzahar batzuek D ereduan matrikulatzeko aukera bazuten ere, ez zuten aukera hau aukeratzen. [kasu batzuetan, gurasoek nahi izanda ere, ez dute D eredua aukeran edo oso urrun dute]

Hizkuntza-gutxiagotu askori gauza bera gertatu zaio munduan zehar: hizkuntzaren erabilgarritasunik gabe, hiztunek beraiek uko egiten diote beren seme-alabei transmititzeari.

Beraz, administrazioan euskara derrigortzea gakoetako bat da euskara biziberritzeko.

Edonola ere, behin Hezkuntza Eskakizuna (perfil linguistikoa) lortua, pertsona askok euskara alde batera uzten du.

Eta aldi berean, pertsona askok izugarri sufritzen dute euskara-azterketak gainditzeko.

Horregatik, nik hurrengoa proposatuko nuke:

  • Azterketen zorroztasun maila jaistea. Errazagoak izatea.
  • Azterketek iraungitze maila izatea.

Adibidez: C-1, 10 urteren buruan, azterketa berri bat eskatzea. Gainditzen ez bada, B-2 maila izatea.

Berdin gainontzeko mailekin, hau da, 10 urte ondoren, maila bat jaitsi.

  • Kultura azterketa erraza egitea. Hedabideen, musikaren, literaturaren… azterketa. Azterketa objektiboa, test bidez.

Adibidez: zeintzuk dira euskaraz argitaratzen diren egunkari eta aldizkariak?

  • GAI/EZ GAI nota ezartzeaz gain, zenbakizko nota zehatzagoa jarri. Oposizioetan, perfil jakin bat edukitzeaz gain, notaren arabera puntuazio ezberdina egotea.

GAI. 8,5/10

EZ GAI. 4,3/10

 

 

 

____________________________________________________________________________________________________

Euskaldunzaharrek euskaldunberriekin aritzean (eta alderantziz) kontuan hartu beharreko oharrak.

Euskararen unibertsoa zabala bezain heterogenoa da. Bateratze, normalizazio eta estandarizazioa orain dela urte gutxi batzuk hasi zen (1960 hamarkada inguruan). Hori dela eta, 1960 urtetik edo ondoren jaiotakoak (50 urte baino gutxiagokoak) euskara batuan aritzeko, edo ulertzeko behinik behin, gaitasuna dute -alfabetatuak daudenak, hain zuzen-.

Hortaz, hiztun horientzat ohar batzuk helarazi nahi diet euskaldunberri batekin aritzen direnerako. Euskaldunberriaren mailaren arabera, ekiditu hurrengoak:

  • Abiadura. Astiroago egizu!
  • Laburdurak. Adibidez; “begiratu” ordez, askotan “beitu” (be[g]i[ra]tu) esaten dugu. Edo “gehiago” ordez, “gehiao” (gehia[g]o) edo “gehio” (gehi[ag]o)…
  • Aldaerak. Aditz, hiztegi edo egiturak ez aldatu gehiegi: “dut” ordez, “dot” edo “det”; “ditut” ordez “dittut”; “zait” ordez, “jata”; “beste” ordez, “bertze”; “bezala” ordez, “lez”; “entzun” ordez, “aittu” eta abar.

 

Imajina ezazu beste pertsonak “zer egin duzu?” ikasi duela. 3 faktore hauek kontuan hartzen ez baditugu (abiadura, laburdura eta aldaera), horrela izatera igaroko da:

Zer egin duzu? (guztiz ulergarria)

Ze egin duzu? “r” galdu dugu (oraindik ere ulertzen da erraz). Laburdura.

Ze egin dozu? Aldaera, “duzu” ordez “dozu”, bizkaieran.

Ze ein dozu? “g” galdu dugu. Laburdura.

Ze in dozu? “e” galdu dugu. Laburdura.

Ze’in’ozu? “d” galdu dugu. Laburdura. Arin-arin esaten badugu, ez digute tutik ere ulertuko.

 

 

Imajina ezazu gaztelaniaz ikasten dabilen bati “Bilbao” edo “pescado” esateko “Bilbau” edo “pescau” esaten diogula.

Edo “para adelante” beharrean, “pa´lante”.

Ingelesa ikasten bagabiltza, “We’re going to do it” ordez, “we’r goin to do it” edo “we’r gonna do it” esaten dizutela.

Edo “Go and take them” ordez, “Go get’em” diotsutela.

 

Edonola ere, kontuan hartu zure jarrera ere oso garrantzitsua dela. Erantzukizun handia duzu hiztun horren aurrean. Gogoratu hurrengoa:

  • Pazientzia izan behar duzu. Euskaldunberri horren egoera ULERTU behar duzu.
  • Jarri bere azalean. Guretzat erraza dirudiena besteentzat oso zaila izan daiteke. Atzerrira joan bazara eta beste hizkuntza batean aritu bazara konturatuko zinen honetaz.
  • Txalotu bere ahalegina. 2 hitz hauek erabili: OSO ONDO! Ez pasatu gaztelaniara besterik gabe. Gaztelania eta euskarako nahasketa egin dezakezu beldur barik, baina eutsi euskarari. Zuk egiten ez baduzu, berak are gutxiago.

 

Orain, euskaldunek (euskaldunberri zein euskaldunzahar) euskaraz ez aritzeko arrazoiak aztertuko ditugu. Ziurrenik, zuk ere arrazoi hautetako baten ondorioz erdarara jo duzu.

  1. Interlokutoreak (solaskideak) euskaraz dakien edo ez, ez jakitea.
  2. Lotsa. Arreta deitzeko edo jendeak arraro begiratzeko.
  3. Beldurra bere interlokutoreak izango duen erreakzioaren inguruan. Beldurra, norbaitek “erradikal” bezala etiketatzearena.
  4. Hizkuntza guztiz ez menperatzea. Edo, menperatuta ere, akatsen bat edo beste egiteko aukeragatik.

 

lotsaren gurpila2

LOTSAREN GURPILA.

 

 

Lotsaren gurpil maltzurra: hizkuntza bat ikasi edo gizartean normalizatzea, bateraezina da lotsarekin. Lotsarekin apurtu beharra dugu, gurpil zoro horretatik aldentzeko.

 

Urtz taldearen abesti batek dioen bezala “eroriz ikasten da oinez” eta “ibiliz, egiten bada oinez, has gaitezen bidea egiten!”.

 

Euskaldunberriek euskaldunzaharrekin hitz egitea: oharrak.

Zailtasuna honen arabera:

-Jatorria: Eremu geografikoaren arabera euskalkiak. Batuan barne, euskalki zailenak Ondarrua/Bermeo (Bizkaia) eta Iparraldekoa (Zuberoa batez ere).

-Adina. 60 urtetik gorakoak.

-Ikasketak. Zenbat eta ikasketa maila altuago, orduan eta gaitasun handiago moldatzeko (euskalki/batua, formala/ez formala)

-Pertsonaren jarrera/izaera (pazientzia, enpatia) eta egoera.

Hiztegiko aldaerak:

Hozkailua: hozkailu, hozkailuxa/-xe, hozkailu

Erdarakoa: Nebera

Neberiya/-ye

Neberia/ie

Neberixa/xe

Neberi

Aditzak:

Bilatu:

Bilau

 

_________________________________________________________________________________________________

Alerta gorria: Euskal Herritar kopurua %50 jaitsiko da hurrengo 60 urteotan.

Ez da hedabideetan gehiegi aipatzen. Aipatzean, ez zaio alarma kutsurik ematen. Arazo larria da, ordea.

Oro har, Europan eta Japonian, mundu mailako jaiotza-tasa baxuenak daude. TFR -Total Fertility Rate- edo emakume bakoitzak bere bizitzan zehar izango dituen batez besteko ume kopurua, 1,5 ingurukoa da. Horrek zer esan nahi du? Ba, belaunaldiz belaunaldi, biztanleriak %25eko beherakada jasango duela.

 

Nazio Batuen arabera, gizarte aurreratu batean, biztanleriaren hazkundea nuloa izateko 2,1eko TFR izan behar du gizarte batek. Tasa honi ordezkapen tasa deritzo, izan ere, seme-alaba horietatik, 0,1 ez baitira helduko ugaltzera (aurretik hiltzen direlako ala ugaltzeko gaitasunik edo nahirik ez dutelako). Gainontzeko 2 horiek, ordea, hurrengo belaunaldian ugaldu ahal izango dira.

TFR=2

Gizarte hipotetiko honetan, emakume (eta gizon) bakoitzak 2 seme-alaba ditu. Adibidean, bikote bakoitzak seme eta alaba bana du. Ez da inor hiltzen ugaldu aurretik eta ez dago immigraziorik. Baina gizarte osora estrapolatuz gero, TFR=2 izanik, belaunaldiz belaunaldi biztanleria ez da ez handitzen ezta txikitzen ere.
TFR=4 bada, biztanleriak x2 egiten du.
TFR=1 bada, biztanleriak zati 2 egiten du.

Euskal Herriak 3 milioi biztanle inguru ditu. Horietatik euskal hiztunak 500.000 inguru. EAEn (2.000.000 inguru), euskal hiztunen (hiztun aktibo eta pasiboak) ehunekoa gora doa D eredua nagusi delako. Baina, haur gutxi ditugunez, gero eta biztanle gutxiago ditugu (immigrazioa kontuan hartu gabe).

 

Beraz, batez beste, emakume bakoitzak 1,5 baino ume gutxiago baditu (gure herrian 1,1  eta 1,5 inguruan ibili da 1985 urtetik aurrera), biztanleria gutxitzearekin batera, euskal hiztun gutxiago izango ditugu hurrengo belaunladietan (belaunaldia: 30 urte gutxi gorabehera, izan ere, emakumeek urte horiekin izaten dituzte haurrak).

Egoera honek sortuko dituen ondorioak, zailak dira neurtzea, baina argi dagoena zera da: euskarak, bizi-irauteko, gizartean ezagutza zabala izatearekin batera (>%70 gutxienez), masa kritiko handia behar du (hiztunen kopuru absolutua). Gaur egungo jaiotza tasarekin, masa kritikoa gutxitu eta egoera okertu baino ez du egingo. Ez al da garaia euskaltzaleon artean gai honi heltzeko? Ez al genuke euskaltzaleon jaiotza-tasa sustatzeko plan bat burutu beharko?

 

◊ Mundu mailako bilakaera:

Ni neu, deshazkunde zale naiz eta munduan gizaki gutxiago izatearen alde nago, baina ez gure herriaren desagerpenaren aldekoa. Munduko alde batzuetan, 2,4 (Hegoamerikan, Indian, Ekialde Hurbilean…) edo 4,5ko (Afrikan) TFR izanik, mundu mailako biztanleria handitzen arituko da hurrengo urteotan (Afrikan, bikoiztu egingo da).

Herrialde aurreratuetan, hilkortasun-tasak jaitsi ondoren, jaiotza-tasak jaitsi ziren XX. mendean zehar. Gizarte modernoetan, haur gehiago izateak ez du aberastasuna suposatzen (antzinako nekazal gizarteetan ez bezala), gastua baizik. Gainera, emakumearen empowerment delakoarekin, emakumeak ikasketak burutu eta bizitza profesionala izan nahi du. Bere nahia haur 1 edo 2 edukitzea izan ohi da.

Garapen bideko herrialdeetan, jaiotza tasaren murrizketa gertatzen ari da momentu honetan. Herrialde txiroenetan, jaiotza-tasak jaisten hasi dira orain dela hamarkada gutxi batzuk. Hala ere, hurrengo urteotan, ez da bakarrik euskal biztanleria txikituko, baita Europa eta Japoniakoa ere. Afrikan, aldiz, leherketa-demografikoa ari da gertatzen momentu honetan.


 

IRAKASLEAK IRAKASTEN IRAKATSIZ.

Euskara irakastea erantzukizun handia da. Ez da beste edozein ikasgai edo hizkuntza irakastea bezala, non ez den ikasgaia bera ikasi beharra zalantzan jartzen.

 

Euskarak biziraun ahal izateko gakoetako bat, irakasleen esku dago.

 

• Irakasleek euskara ikasketa arindu eta erraztu behar dute. Prozesu atsegina eta dibertigarria sortu behar dute.

Irakasleak txantxak egiten jakin behar du, irribarrea edo barrea sortzeko. Ez da komikoa izan behar, baina nolabait (bere estilo propioarekin) lortu behar du klaseak dibertigarriak izatea.

Jarrera irekia izan behar du. Edonolako iritziak onartzeko gaitasuna izan behar du. Baita gure ideietatik urrunen adierazten diren iritziekin ere (adibidez). Ezin gara inoiz haserretu. Bere iritziaren inguruan galderak egin behar dira.

Irakaslea ez da adoktrinatzailea, baina euskararekiko errespetua, euskararen inguruko kultura aditzera eman behar du, behinik behin. Ikasleen jokabidea eta ikuspegia kontuan hartu behar du. Egokitzen jakin behar du.

 

• Enpatia garatu behar dute ikasle guztiekin (baita ikasle zailenekin ere). Ikasle guztiek ikas dezakete. Arinago edo motelago, baina denek ikas dezakete.

Hobe da ikasle gutxi eduki, baina ikasle gutxi horiek behar bezalako arreta jasotzea.

 

• Irudiekin eta adibide praktikoekin hobeto ikasten da. Hobe da hitz eta espresio gutxiago, baina era sendoagoan ikastean.

Askotan komiki bat edo irakurketa liburu errazak hobeak dira, liburu astunak baino.

 

• Esperientzia bitalekin hobeto ikasten da (jokoak, eguneroko ekintza zehatzak…).

Ikasteko modurik onena irakastea da. Gainera, euskararen kasuan, pentsaera hau euskara hedatzeko bide ezinhobea da.

 

• Euskara irakasle hobeago izango zara, beste hizkuntza bat ikasteko prozesua bizi izan baduzu.

 

Benetako iraultza linguistikoa egon behar bada (“normalizazioa” baino anbizioa handiagokoa, alegia), hurrengo urratsak eman behar dira:

• Hezkuntzan D eredua hedatu. Masa kritikoa handitu. Hiztun aktibo zein pasibo kopurua handitu, proportzionalki zein absolutoki.

• Euskara hiztun berrien “ama hizkuntza” bihurtu, beste hizkuntzen gainetik. Egoera hau, arnasguneetako familia euskaldunetan lor daiteke. Euskalkiak ezinbestekoak dira. Arnasguneetatik at, batua ama-hizkuntza izango dutenen belaunaldia sortzen hasi da, baina oraindik naturaltasun falta du.

Ama-hizkuntza euskara den edo ez jakiteko proba:

Emozioak adieraztean (bereziki, haserretzean), zein hizkuntzatan oihukatzen  da?

Liburu, testu edo film bera bi hizkuntzetan aurrean dugula, zein aukeratzen dugu? Zeinek suposatzen digu ahalegin gutxiago?

[erabaki horiek erabat inpartzialak izan behar dira, kanpoko inolako presiorik gabeak]

♦ Hortik kanpoko egoeratan, euskara “arlo folklorikotik” hurbilago egongo da “iraultza linguistikotik” baino.

 

Iraultza linguistikoa lortzeko urratsak:

♠ Hizkuntza batua sortu.

Hizkuntza kaletar erraz eta naturala. Euskarak duen erronka handiena.

♠ Hezkuntza sisteman txertatu. Ezagutza hedatu belaunaldi berrietan.

Ezagutza oztopo handiak. Material egokia sortu.

♠ Administrazioan hedatu. Lanpostuetan derrigorrezko ezagutza.

♠ Kultura sorkutza hedatu (musika, literatura, zinea…).

♠ Hedabideen zabaltzea.

 

Euskararen zabaltzean, aipatutakoak garatu dira eta garatzen dira.

Gorriz aipatutakoak eta jarraian aipatuko direnak, ordea, ez dira aintzat hartu:

 Euskararen zailtasuna hiztegi, morfologia eta orden aldetik.

Euskararen atxikipena.

Mugimendu migratorioak eta ordezkapena demografikoa.

 


http://www.hitwebcounter.com/freecounterfeatures.php

Free Web Counter



http://www.hitwebcounter.com/freecounterfeatures.php

Free Web Counter

Erantzun bat “* Iraultza linguistikoa. Euskararen inguruko gogoeta batzuk.” bidalketan

  1. […] domestikoaren ildoan, beste ekarpen bat, euskeraikasi blogetik ateratakoa, euskaldun zahar eta euskaldun berri terminoekin bat ez etorri […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu