* AKATS BARREGARRIAK!!

Irakasle ibilbidean denetarik entzun behar izan dugu. Hona hemen ikasleen nahas-mahas horretan entzun ditugun astakeria onenak:

 

GOGORRA NINTZELA GOGORARAZI ETA GOGORRARAZI ZIDAN.

Ikasle batek (erizain batek, hain zuzen) irakasle gogorra nintzela gogorarazi nahi izan zidan.
-Oso gogorra duzu!!
-Eeehhh.. nola??
-Bai, oso gogorra duzu!
-Uuuuum, bai, baina ZER dut gogorra… aurpegia edo bestea??
-Eeeh? Nola?? (3 segundu pentsatzen…). Ah!! Ez!! Oso irakasle gogorra ZARA!!!

Ez nahastu   ZARA (nor)  eta   DUZU (nor-nork)!!! 

  gogorra zara = eres dur@             gogorra duzu= l@ tienes dur@          

_________________________________________________________________________________________________________

JAN ETA JAN

Ikasle batek aisialdian zer egiten zuen kontatu zidan:
Nik:  Bueno, eta zuk zer egiten duzu asteburuan?
Ikasleak:  Beno, ba, ni Basaurira joaten naiz, nire gurasoen etxera. Bai. Eta hor, baaa… familia jaten dut. Oso ondo pasatzen dut. Eta gero nire etxera noa.

ADI! Ez ahaztu deklinabidea!! Si te comes la declinación, te comes la familia!!!

Hemen bai. Hemen, ama, familiAREKIN jaten ari da.

giza okela giza haragia

Familia_ jan nahi baduzu, honela errazagoa da.

_____________________________________________________________________

HIL ETA HILKETA edo HIL ETA HILETA?

Beste ikasle batek (Iñakik), arratsalde horretan etxerako lanak ezingo zituela egin komentatu zidan. Arrazoia hurrengoa zen:
-Begira, gaur arratsaldean hilketa bat dut. Horregatik berandu helduko naiz etxera eta ez dut denbora edukiko.
-Eeeh?! Hilketa bat?
-Bai, hilketa bat. Gaur arratsaldean, zazpietan.
(hura akojono moment izan nuena, hura)

ADI! Hilketa = asesinato. Hileta = entierro.

HILKETA.

HILETA.

_________________________________________________________________________________________________________

PSIKOLOGOAREN BEHARRA (EDO PSIKIATRARENA AGIAN).

Mintzamen ariketa batean, kirurgia estetikoa onuragarria edo kaltegarria zen komentatzen ari ginen.
Halako batean, Fernando izeneko gazte batek hurrengoa bota zuen:

-Ba, pertsona batek arazoren bat badu, psikologoa jo eta askoz hobeto sentituko da. Nik behintzat horrela egiten dut eta edonori gomendatzen diot horrela egitea!

ADI! Ez ahaztu deklinabidea!!

psikologoa jo=pegar al psicólogo                               psikologoarengana jo=dirigirse al psicólogo

_________________________________________________________________________________________________________

AUTOBUSAK IRUÑEAN: ITXARON LASAI.

Iruñeko autobus geltoki batean hurrengo kartela agertu zen:
Tuterako autobusa: bihar eta berandu.
(Idatzi zuena ez zen nire ikasle izan. Izatez, ez dut uste ikaslea izango zenik ere, baina argi dago adierazi nahi zuena: Autobus para Tudela, mañana y tarde).

_________________________________________________________________________________________________________

HOMBRE CON NOMBRE

Ikasle batek ez zuen gogoratu “gizon” hitza. Laguntzearren, abestitxo bat kantatu nion:

Sagarra manzana

ikatza carbón

mujer andrea

eta hombre…

Hortxe geratu nintzen, berari hitza emanez, ikasle horrek “gizon” gogoratu zezan. Baina, “gizon” ordez, ikasleak, guztiz konbentzitua zera esan zuen: “¡¡cabrón!!“. Zer esanik ez, inguruko guztiek barrez lehertu ziren.

_________________________________________________________________________________________________________

BOKATA KATA

Berbalagun taldean geundela, Getxoko taberna batean sartu ginen (Sustrai tabernan). Ikasle batek honakoa bota zuen:

-Uhhm! Taberna honetako “botakak” oso onak dira!!                       (¡Uhhmm!  ¡Los vomitos de este bar son muy buenos!!)

-Bai, bai! -beste batek-. Baina “beherakoa” hobeto dago!   [beheko tabernaz ari zen]      (Sí, sí, ¡pero la diarrea está mejor!)

Ay, dios! Baina, ez al ziren, ba, pijoak Getxokoak? – pentsatu nuen.   Gauza nazkagarriak jatea pentsatu besterik ez dute egiten eta!!

Oharra:

  • botaka=vómito (bota+ -ka).  bokata= bocata
  • beherakoa=behera doana, diarrea. behekoa=el de abajo

_________________________________________________________________________________________________________

BOKAKATA KAKATA

Bilboko Somera kalean, bada Urkia deituriko taberna bat. Urkia zuhaitz mota bat da (abedul). Hortik datoz Urkiaga, Urkiola eta Urkidi herri izen eta abizenak.001

EGA duen pertsona batek hauxe esan zidan, Someran genbiltzala:

“Goazen UZKIAra, leku hori asko gustatzen zait.”

Baina, zer esan zuen, ba, aldrebestua?  urkia # uzkia !!!

  • Uzkia = ano, ojete
  • Urkia = abedul

Beraz, holako zerbait esan zidan gaztelaniaz: “Vamos al ojete, me gusta mucho ese sitio.”

_________________________________________________________________________________________________________

¿VES o no BEZ? He ahí la cuestión.

Barakaldon, Usoa deituriko emakume batek  garaje bat alokatu nahi zuen. Asko bilatu ondoren, aparkaleku bat aurkitu zuen. Prezioa: 100€.

Neska oso zintzoa zela zioen eta iruzur fiskala beti gaitzezgarria dela baieztatzen zuen. Hori dela eta, irakasle batek hurrengoa galdetu zion.

-Beraz, zuk BEZ ordaintzen duzu, ezta?

-Baaa… bai, bai, B-ez ordaintzen dut. -erantzun zuen neskak.

                                                                              Neska zintzoa edo… oso azkarra??

_________________________________________________________________________________________________________

¡PINGÜINO CONCUBINO!

B1 maila prestatzean, ikasle batzuek ez dute argi IZAN eta EDUKI arteko ezberdintasuna.

Horregatik, ume batek “pinguinoek, zergatik ez dute hegan egiten?” galdetu zuenean, Pakik (B1 ikasleak), hau erantzun zuen:

-Oso lodiak daukatelako! (= ¡Porque la tienen muy gorda!)

daukate ǂ  dira


ZE OSTIA, HAU DA TA DONOSTIA!!

Jatetxean, ni neu, jateko mahai bila nenbilela, jatetxeko erreserbak antolatzen zituen zerbitzari edo arduradunak (maître bezala ezagutzen dena) hauxe galdetu zidan:

Zerbitzaria -“Zenbat”?
Ni -Bi.
Zerbitzaria –Bai, bai, baina “zenbat”?
Ni -Ba…, bi, nire neska eta ni! -nik nire neska eta neure burua seinalatu nuen.
Zerbitzaria –Bai,… ¡pero… que necesito un nombre!

Orduantxe pixka bat harritu nintzen. Baina segundu batzuen bueltan, konturatu nintzen ez-ulertzeaz:

Izen bat? → (i)zen bat?  + jatetxeko zarata → zen-bat?

Joño, joño, orduantxe konturatu nintzen Donostiako euskara azkarra ez zela ba, hain ulergarria!  Ze ostia, hau da ta Donostia!


ZE ORDULARI KAKA DA HORI, BA?

Bilboko kale batetik pasiatzen nindoala,  hara non (mira por dónde), publizitate poster handiordulari, erloju, orduaak arreta eman zidan, bitxidenda batean. Badakizue, eraztunak, belarritakoak, erlojuak, bitxiak saltzen dituzten denda horietako bat (hau azaltzen dut ikasle batek, “bitxidenda es una tienda de bitxos” esan zidalako. Badaezpada.).

Beno, kontua da, ikusi nuen poster dotoreak “Seiko Watches” (ordulariak) iragartzen zituela. Tira, ba nik, txantxetan, hauxe pentsatu nuen;

-Ba, ze kaka, nik ez dut horrelako erlojurik nahi! Nik benetako erlojua nahi dut, nik “hamabiko” nahi dut!

[seiko≈de seis. ¿Un reloj de solo 6 horas?]

 AKATS  diBeRTigArRI  GEHIAGO: EUSKARAGARA.NET

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu