+ LIGATZEKO SUPER AHOLKUAK

Segur aski, askotan, neska batekin ligatu nahi izan duzu eta zuzenean joan zara berarengana, baina ez duzu espero zenuena lortu.

Jakin behar duzu, ligatzerako orduan, trikimailuak eta estrategiak jarraitzen badituzu, errazagoa izango dela zure helburua lortzea.

 

Ligatzerako orduan, gizonak 2 gauza hartu behar ditu kontuan:

 

• Konfiantza eta segurtasuna erakutsi behar du. Ez du desesperatuaren itxura eman behar. Neskek 6. zentzua dute beldurra nabaritzeko. Esan txantxaren bat zure harrotasuna adierazteko, baina beti ere harroegi agertu gabe.

Adibidez: Nola duzu izena? galdetzen badizute, hau esan dezakezu: Ni [zure izena] deitzen naiz, baina neskek MM deitzen didate. Ah, bai, zergatik? (galdetuko dizu berriro). Ba, MajoMan deitzen didatelako ere!

 

Ligatzeko, izan zaitez atsegina!!

Ligatzeko, izan zaitez atsegina!!

Tontakeria hauek (edo zure gustuko beste bat), uste baino arrakasta gehiago dute.

 

• Barre eginarazi behar dio neskari. Hitz joko edo txantxak ikasi. Errepikatu itzazu ligatzen duzun neska ezberdinekin. Gero eta hobeto ateratzen joango zaizkizu eta jakingo dituzu zeintzuk diren egokienak eta zeintzuk ez (aurreko puntuko adibidearekin, konfiantza erakusteaz gain, barre eginarazi dezakezu). Harrigarria da irribarre egiteak zenbat errazten dituen gauzak.

Irribarre zintzoa, benetakoa izaten jakin behar duzu!! Irribarrea super garrantzitsua da!!

 

Esan beharrik ez dago, itxura fisikoa zaindu behar dela. Kirola egitea eta itxura osasuntsua erakustea, hala nola, janzkera zaintzea behar-beharrezkoa da. Janzteko orduan, estilo eta tendentzia asko daude. Ez dut esango zein den onena. Bakoitzak erabaki behar du hori, baina ez hartu kontuan bakarrik zuri gustatzen zaizuna, baita zure helburua den neska horri gustatzen zaion estiloa.

 

Non ligatu?

Berez*, ia edozein toki izan daiteke aproposa ligatzeko: supermerkatua, eskola, lanpostua, ordenagailu bidez… baina argi dago jai-giroa eta gaua egoera egokienak direla, batez ere, alkohola tarteko, harremanak hastea errazagoa izaten da. Baina ligatzaile on batentzat, edozein toki izan daiteke aproposa. Edozein tokitan ligatzeko kapaz izatea, zure helburua izan behar da (neskalaguna aurkitu arte, behintzat).

 

1) Estrategiak

Neska talde batean, zuri gustatzen zaizun neska baldin badago, kontuan har itzazu 2 gomendio hauek:

 

• Ez zaitez zu bakarrik hurbildu 3 neska baino gehiagoko taldera (neska guztiek miresten ez bazaituzte behintzat). Saiatu zure lagunen bat zurekin hurbil dadin* eta bera neskekin hitz egitera hurbil dadin (≈hurbiltzea) ere. Horrela, ez duzu agerian utziko neska-taldera hurbildu zarela ligatzeko helburu bakarrarekin.

 

• Ez zaitez zuzenean joan gustatzen zaizun neskarengana. Saiatu beste neskekin atsegina izaten eta konfiantza irabazi duzunean taldean, hurbildu zure “neska-helburu”ra.

 

2) Aurretik ikasitako esaldiak eta trikimailuak

  1. Ia-ia beti baliagarria da, hizketaldia hasteko, neskaren arropa edo osagarri (konplemento) baten komentarioa egitea. Komentario atsegina, jakina.

Adibidez:

Aiba!, ze belarritako bitxiak! Non erosi dituzu?

-[xxxx]-en erosi ditut. Zergatik?

-Nire lehengusinari gustatuko litzaizkiokeela* uste dut. Oso gusto onekoak direla pentsatzen dut eta hari ere gustatuko litzaizkioke.

….

Eta… zure prakak oso ondo geratzen zaizkizu… Baina uste dut niri hobeto geratu ahal zaizkidala! Ez duzu uste, maitia? [jarri marikoi tonua, barre egingo dute fijo]

Ez eman doako piropoak, besterik gabe hasieran. Horregatik, “politak” ordez, “kuriosoak” esan. Ez duzu babosoaren itxura eman behar. Piropoak gutxinaka eta merezi duenean eman behar dituzu eta zuk neurtu behar duzu zer nolako piropo mota ematen duzun.

  1. Galdetu berari buruz. “Zer gustatzen zaizu egitea?” Deskubritu zer gustatzen zaion eta hitz egin horretaz. Tartekatu zuri buruzko komentarioak. Kontatu bere zaletasun eta gustuekin harremana duten kontuak.

  1. Kontuan hartu zuri buruz zenbateko interesa jartzen duen eta zerbait konpartitzen duzuen. Horren arabera, hitz egiten jarraitu edo ez erabaki.

  2. Gonbidatu ezazu zerbaitera. Neskek berekoiak diren mutilak ez dituzte gogoko. Alkohola eskaintzeko aukera baduzu, hobe, normalean neskek jarrera irekiagoa dute. Garrantzitsuena ez da zu mozkortuta zauden edo ez, haiek baizik. Hasieran, alkohola beharko duzu lotsa kentzeko, baina gutxinaka, alkoholik gabe ligatzen ikasi beharko duzu. Gogoratu: lotsa eta ligatzea bateraezinak dira!

  3. Erabili inteligentzia emozionala eta alderantzizko psikologia. Ezagutu behar duzu emakumeak normalean jokatzeko duten modua.

Neska gehienek, eurak baino altuago eta zaharragoak diren mutilak gogoko dituzte. Psikologikoi “kilikatu” egin behar dituzu. Gauza interesgarriei buruz hitz egin ahal duzula erakutsi.

Bestalde, zainduak eta maitatuak sentituak izatea gustatzen zaie. Baina ezin diezu adierazi “erraza” zarela beraientzat. Normalean, lortu ezin duguna, erakargarriagoa suertatzen zaigu*.

Ez kezkatu hasieran zer esan bururatzen ez bazaizu. Eraman buruan beti galdera batzuk prest. Galdetu, musika, film edo egunerokotasun gaiei buruz. Ekimena hasieran beti zuk izan beharko duzu.

Neska batek ezetz esaten duenean ez egon triste. Gogoratu: gehien ligatzen duena, muturreko [palo, ostia] gehien jaso duena da. Eta muturreko gehien jaso duena, gehien ligatu duena da. Beraz…. ez etsi, eutsi!!

Izenekin egin daitezkeen txantxak:

¤ Amaia naiz.

Ah, bai? Ama zara “ya”? Eta zer da, neska edo mutila??

¤ Usoa naiz.

Ah, bai? Eta non dituzu hegoak??

¤ Nerea naiz.

Bai, bai, zu orain “nerea” zara… (“nerea” Gipuzkoan, “nirea” esateko erabili ohi dute).

¤ Itziar, Leire, Araitz, Sara, Ainhoa, Naiara, Uxue… herrien izenak dira (EHan dauden herriak). Komentatu iezaiezu hau. Beti interesgarria irudituko zaie. Askok “bai banekien” esango dizute. Zuk “oso herri polita da” erantzun.

3) Konfiantza handiagoa lortu duzunean, piropo sakonagoak botatzen joan zaitezke.

Zelako begi/aurpegi/… polita(k). Non lortu dituzu horrelakoak? Non erosi ahal ditut horrelakoak?

Aizu, badituzu eguzkitako betaurrekoak??

Zertarako?

Eske, zu hain inteligentea zarenez, zure inteligentziaren distira*rekin ezin dut ondo ikusi!!

4) Musukatzea lortu duzunean eta sexualki piztu nahi duzunean:Ligatu. Puntu erogenoak. Lepoa.

Neskek badute puntu berezi bat, botoi antzekoa dena. Lepo aldean, alboetan, musutxoak ematea eta leun-leun* kosk* egiteak emaitza ikaragarriak lortzen ditu. Mihiarekin indarrez alde batetik bestera bere lepoan presionatzen baduzu (1-2 cm), izugarri gustatuko zaie.

Astiro egin. Piztea lortzen duzunean, gelditu. “Sufriarazi” behar diezu, hau da, gogoarekin geratu behar dira.

5) Sexualki erabat piztu nahi badituzu:

Ondoren bere alde intimoan (aluan), leunki ikutzen baduzu (erdiko puntuan), astiro-astiro pizten joango da. Nahiz eta hasieran agian ez nahi izan, gutxinaka uzten baldin badizu, bere desioa piztea lortuko duzu. Aurreko puntuan bezala, gogoarekin geratzea lortu behar duzu, gero berriro ekiteko.


Hiztegitxoa+Laguntza:

Kolore urdin argia duten hitzak ez badituzu ezagutzen, klikatu gainean. Hiztegira joango zara (erantzunak, gaztelania, frantses eta ingelesez)

*berez=de por sí

*distira=brillo

*kilikatu=hacer kili-kili, hacer cosquillas, estimular

*hurbil dadin=que se acerque

*leun=suave

*kosk egin=morder

*suertatzen zaigu=nos resulta

*gustatuko litzaizkioke=le gustarían (ez baduzu aditz hori erabili nahi, “gustatuko zaizkiola” esan ahal duzu)

HABEk ariketa bat sortu du irakurri duzun artikulu honekin.

AHOLKU HAUEK JARRAITUZ,  ORAIN ARTE LORTU DITUZUN EMAITZAK HOBETZEN BADITUZU… EZ DAGO ZERGATIK! : )

5 erantzun “+ LIGATZEKO SUPER AHOLKUAK” bidalketan

  1. Puto Amoa(e)k dio:

    Aholku hauek oso onak dira, eskerrik asko mutil! Primeran etorri zaizkit.

  2. Neska bakoitza esberdina da, nik uste dut artikulu honek egia esaten duela, baina beste gauza ezberdina gehituko dut. Zuk benetan pentsatzen duzuna esan behar diozu hasieratik eta horrek lotsak kentzen du eta nire ustez prozesu guztia egitea errazagoa dela.

    Eskerrik Asko
    -A.A.

  3. Andoni Sierra(e)k dio:

    Nire ustez ligatzeko ez dagoz aholkurik bakoitza den moduan izan behar da, eta lotsa erditik jartzen bada ikasi bahr da sahiets egiten alkoholarekin edo nahi duzunarekin.
    Esan behar da testuan dagoela aholku bat funtzionatzen duela arropari buruz hitz egitea juku asko ematen du.

  4. Euge(e)k dio:

    Nire aburuz aholku hauek orokorrean nahiko erabilgarriak izan daitezke. Izan ere, mutil batzuei (baita neska batzuei ere) ligatzeko mementoan burua hutsik gelditzen zaie, baina superaholku hauek gauzatuz gero halako egoerak saihestea lortuko dutelakoan nago. Dena den, pertsona bakoitzak bere gustuak ditu, eta horren arabera beste pertsona horrek (egoteko edo elkarrizketa bat izateko) aukeratuko du. Horren kariaz, batzuetan nahiz eta ligatzen hoberena izan, nahi duzun pertsona horren korrespondentzia ez duzu lortuko. Kasu horietan gomendatzen dudana astuna ez izatea eta motibazioa ez galtzea da!

  5. Ander Galarza(e)k dio:

    Hori gure trikimaisua!!!🙌🏾😂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu